FRANCISCO LETAMENDIA PDF

Tojadal Withoutabox Submit to Film Festivals. Only 1 left in stock — order soon. Alongside analysis of local transformations, it also describes the impact of global changes on letamenxia about Basque self-determination. All Formats Paperback Hardcover Sort by: This site requires a subscription or purchase to access the full text of books or journals. Amazon Music Stream millions of songs.

Author:Nern Dougal
Country:Mayotte
Language:English (Spanish)
Genre:Relationship
Published (Last):20 May 2011
Pages:404
PDF File Size:12.87 Mb
ePub File Size:10.82 Mb
ISBN:641-6-65473-684-2
Downloads:55180
Price:Free* [*Free Regsitration Required]
Uploader:Zulkikree



Bi urteren ostean, bake eta normalizazio politikoa helburu duen prozesu berria bizi dugu. Abertzaletasuna aro berri batera iristeko bideak esploratzen ari da. Bi kultura abertzaleak hizpide izan ditugu gure solaskideekin. Francisco Letamendia Donostia, eta Juan Jose Alvarez Zumaia, solaskideek —hurrenez hurren, zientzia politikoetan eta nazioarteko zuzenbidean EHUko irakasleak— bi familia abertzaleen oinarrizko akordioaren beharra azpimarratu dute.

Bi familien beharrak adostasuna posible eginen duen itxaropenez mintzatu zaizkigu. Zein dira ordea, euskal subiranotasunaren aukerak? Biak ala biak, EHUko irakasleak. Bateragune auziaren epaia ezagutu berri, eta, artean, Bake Konferentziaren oihartzunak entzuten zirela itxi genuen Larrun. Dani Blanco Zein da abertzaletasunaren egoera gaur egun? Francisco Letamendia: Abertzaletasuna osasun onean dago. Uneon, euskal nazionalismoa hegemonikoa da EAEn. Halere, hiru lurraldeen arteko desoreka dago.

Abertzaletasuna hegemonikoa da Gipuzkoan eta Bizkaian, Araban, berriz, indarrak berdinduta daude. Nafarroan, abertzaletasuna gutxiengoa da, baina goranzko joera hartzen ari da. Oro har, joera aurrerakoiak eta sozialak abertzaletasunaren esparruan daude. Iparraldean berriz, elektoralki gutxiengoa izan arren —boz emaileen bostetik bat abertzalea da—, aukera abertzalea oso adimentsua da. Abertzaletasunak ekimen ugari landu eta zabaldu ditu, eta sektore anitz bat datoz bere helburuekin.

Batera plataformaren helburuekin, alegia. Bateraren aldarrikapenak abertzaletasunaz kanpoko sektore askok ere onartzen ditu. Hala ere, abertzaletasunak arazo asko dauka: bat, funtsezkoa, abertzaletasunaren bi kultura politiko nagusien elkarbizitza konpontzea. Familia jeltzaleak eta ezker abertzaleak elkar onartu behar dute. Hori ez da egina oraindik.

Iparraldeko abertzaletasunak sedukzio politiko moduko bat landu du, Hegoaldeko abertzaleek modu hori bere egin beharko lukete.

Horrek lagunduko liguke subiranotasunaren aukerak indartzen. Juan Jose Alvarez: Iparraldean hori horrela da, abertzaletasunaren —zentzu orokorrean— kontzepzioaren bi arimak askoz hurbilago daudelako hemen baino, eta abertzaleek egiteko asko daukatelako. Azken 30 urteotan, familia subiranozaleen arteko harremanek okerrera egin dute Hegoaldean.

Arrazoietako bat hauxe izan da: ezker abertzaleak politika instituzionalean 30 urtez jardun duten alderdi abertzaleen senitarteko izateari utzi dio, jeltzaleen arerio politikoa bihurtu da. Grosso modo: bi indarren arteko hegemoniaren lehia hasi da.

Osagai elektoralistak gaina hartu dio politikoari, subiranotasunaren kontzepzioan erradikalizazioa eman da. Adibidez, PSE-EE lehendakaritzara iristeak ez du inolako katarsi sozialik eragin, euskal gizartea heldua delako, baina independentzia defendatzen duen sektorea sumindu du. Bi familia abertzaleen lehia areagotu da azken hauteskundeetan, elkar trabatzen dute. Nire gusturako, osagai amankomun askoz gehiago izan beharko lukete bi espresioek.

Uneon, eskuinaren eta ezkerraren diferentzia ideologiko handiak lausotuta daude ekonomiaren indarrarengatik eta globalizazioaren joerarengatik. Euskadin, aldiz, eskuineko abertzaletasuna EAJ eta ezkerreko abertzaletasuna Ezker abertzalea oldartuta daude osagai totemikoen eraginez. Hemendik lau urtera, demagun, interesgarria izango da Gipuzkoako Foru Aldundiak —Martin Garitano buru duela— egin duen politika aztertzea. Errealismo politikoak ezker abertzalea behartuko du rupturista ez izatera, bere bagage ideologikoa arintzera.

Gure herriaren ezaugarrietako bat anai-arreben arteko borroka da, nazio espainiarrena ez bezala. Eta ez bakarrik nazio espainiarrak Estatua duelako, eskuineko eta ezkerreko identifikazio ezaugarri oso sendoak dituelako baizik. Gurean, horiek bazterrean utzi ditugu. Letamendia: Ados. Baina, mendebaldeko estatuetan, eta are nabariago Espainiako Estatuan, nazio-estatuaren eta politikaren iluntzea eman da.

Krisi ekonomikoak estatuen subiranotasunean eragin du. Estatuetan ez dago ezkerreko eta eskuineko diferentziarik, estatuek uko egin diote erabaki subiranoak hartzeari eta merkatuen subiranotasuna gailendu zaie.

Espainiako Estatuan subiranotasunaren eta politika nazionalaren hustasunaren ondorioz, Espainian ez Euskal Herrian geratu den oposizio bakarra maiatzaren 15eko M15 suminduen mugimendua da. Identitate sendoa duena eta estatuen subiranotasunaren gabeziari erantzuten diona. Hemen ez da suminduen kasua horrenbeste zabaldu. Nik, ordea, gurean estatuen politika zapaltzaileak —merkatu ekonomikoen eskutik— ezkerreko abertzaletasunak hartu duen goranzko joerarekin zerikusia duela uste dut.

Hegemonia lehian dago. Abertzaletasunaren aro berri batean al gaude? ETAren aroa amaitua al da? Nola ikusten duzue aldaketarako prozesua? Letamendia: ETAren amaiera ekarriko duen prozesu gorabeheratsu baten hasieran gaude. Azken 30 urtetan, mugimendu sozialen bitartez, demokrazia parte-hartzailea, genero berdinketa eta bakezaletasunaren ideiek espazio gero eta zabalagoa hartu dute ezker abertzalean —Elkarri-ren esperientziak asko lagundu du horretan—, honen baitan txertatutako baloreak ez datoz bat biolentziaren erabilerarekin.

ETAk gogaitasuna eta aukera arrazionalaren eza ezarri ditu gizartean. ETAk biolentzia uzten duen aldiro, elektoralki gora egiten duenaz jabetu da ezker abertzalea. EAEn abertzaletasuna gehiengoa izanik, zerk eragozten du talde armatuaren amaiera?

Trantsizioan gertatuak azaldu diezaguke hori: espainiar eskuinak AP Fraga Iribarne frankista kendu behar izan zuen goi karguetatik boterea hartzeko. Ulertzeko diot. Euskal nazionalismoan bi kultura sustraitu dira: batek mendea bete du, baina besteak ere mende erdia du. Bigarrena garapen bidean dago, gorabeherak ezagutuko ditu, baina etorkizuneko aukera sendoa da. Alvarez: Nire ustez, prozesua despolitizatu behar da, prozesuak aurrera egingo badu. Familia politiko batzuek zein besteek totem zenbait hustu dute euren motxiletatik.

ETAren gaira etorriz, ETA erakundeaz geratzen dena geratua ere, bere militanteak oso kontziente dira beren ahultasunaz. Amaiera eszenifikatzeko arazoa dago, ordea. Adiskidetzearen ekitaldi handi batekin. Nik ez dut halakorik ikusten. Ez gara bihar esnatuko eta hara: ETA bukatu da. Hori izan baita bere nahikari nagusia. ETAk gure herriaren historiaren prozesu naturalean eragin nahi izan du, jarraitasuna eteten ahalegindu da borroka armatuaren eta terrorismoaren bitartez.

ETA jabetu da ez duela honezkero eragiten politikan, ez dela eragile politikoa. Horren froga da Bilduko buruzagien jarrera. Ezker abertzaleak lortu dituen botoak —eta lortuko dituenak— prozesuari esker dira. Areago, botoak likidazionisten aurkakoak dira.

Paradoxikoki, orain arte borroka armatua uztearen aldekoa likidazionista zen. Orain terminologia hori aldatzen hasi da, likidazionistak dira prozesua likidatu nahi dutenak. Hegemonia politikoa bilatzen dutenen eta konfrontazio armatua sustatu dutenen arteko talka dago. Nola kudeatu behar da prozesuaren amaiera egokia izan dadin? Alvarez: Prozesua azkar joatea nahi izaten da, baina honek digestio bat eskatzen du, prozesu sozial guztietan behar den destilazioa.

Orrialdea pasatzeko irrika azkartu izaten da. Prozesuak egonkortasun sendoa hartu behar du lehenik. Bestalde, Espainiako Gobernuaren jarrera aldaketa behar da. Pluja Seca dokumentalak erakusten duen bezala, gobernu britainiarrak hasieran uko egin zion prozesuaren elementuak eszenaratzeari. Alegia, IRAk armak utziko zituen berme guztiak baieztatu arte. Espainiako Estatuak Brian Currin eta nazioarteko bitartekariei ez die arnasarik eman nahi, gatazka konpontzeko nazioarteko metodologia bati baietza eman nahi ez diolako.

Espainiako agintariek ez diote prozesuari airerik eman nahi, auziari dimentsio politikoa ematen zaiolakoan. Haatik, auzia bizi-bizirik dago —nahiz eta prozesua hozkailuan sartu nahi duten— eta bizirik egongo da. Edonola ere, Estatuaren egituretatik ez dute bidea markatuko.

Prozesu hau Loiolako prozesuaren antitesia da. Orduan, Estatuak prozesuaren eszenifikazioa bilatu zuen, orain, aitzitik, ez. Eta ez da ahalmen kontua. Pauso hori ez ematea estatuaren logika perbertsoan sartzen da, ETAren amaierak politikan izan dezakeen eraginari erantzuten dio mugimendu abertzalean ematen ari den gorakada neutralizatzeko.

Letamendia: Eta ez bakarrik hemen, Katalunian ere bai. Hau da, nazio-estatuak mapatik desagertzen ari diren unean, gobernuek ez daukate erabakitzeko gaitasunik. Horren aurrean, politika modu berriak sorrarazteko ekimenak oso beharrezkoak dira: foro propioak, autonomoak, subiranotasunaren bidea argituko dutenak; M15eko suminduen mugimendua barne. Mugimendu horiek kezkatzen dituzte indar espainolistak. Nik mugimendu horiek egungo prozesuaren moduarekin lotzen ditut.

Euskal Herriko prozesua aldebakarrekoa da, horrek badauka abantaila itzela. Prozesua abiatu dutenek ez baitiote baldintzarik jarri estatuari, beraz baldintzak ez dira euren kontra itzultzen.

Estatuak ez dio batere kasurik egin, baina aurrera jarraitzen du.

DVH 5161 PDF

Francisco Letamendia Filmographie - Le Guide des Films en Français

.

HP32S MANUAL PDF

Juan Jose Alvarez eta Francisco Letamendia

.

FAIREST BY CHANDA HAHN PDF

Rechaza la enmienda favor de la autodeterminación

.

ISRAEL REGARDIE THE MIDDLE PILLAR PDF

Francisco Letamendia

.

Related Articles